top of page

Guggenheim Urdaibai proiektua

​Badator Urdaibaiko Biosferaren Erreserba suntsitu eta Bizkaiko merkatu-hobi berri bat bilakatzeko enegarren saiakera, oraingo honetan Guggenheim Urdaibai proiektuaren eskutik.

​

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Guggenheim Fundazioak eta Espainiako Gobernuak bat egin dute proiektu berri hau aurrera eramateko: museoaren hedapena Urdaibaira; Muruetako Astilleroan eta Gernikako Dalia lantegian, eta biak batuko dituen pasabidea, besteak beste. â€‹â€‹â€‹â€‹â€‹â€‹

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Busturialdeko bizitzaren garestitzea

Eskualdea finantza agente espekulatzaileen, jatetxe kateen eta mota askotako enpresa handien jomuga bilakatuko da. Alokairu eta etxe turistikoen orokortzea, hotel berrien irekiera, turismoari bideratutako ostalaritza eta abar luze batek Busturialdeko langileon bizitza are gehiago zailduko dute: langile klasearentzat jasaingaitzak diren alokairuak, garraioaren saturazioa, ur eskasia, ostalaritzaren zein gainerako komertzioen prezio igoera handiak... etorriko dira Guggenheim museoaren eskutik.

​

Langileon bizitza kaltetzearen kontura, eskualdeko zenbait jabedun txikik turistifikazio prozesuarekin negozioa egiteko duten interesa ere salatzen dugu.

Interes pribatuak proiektuaren atzean

Proiektu berri horrek bultzada ekonomikoa, lanpostu berriak eta Urdaibairentzat onura ekologikoa ekarriko omen ditu haien esanetan. Dena den, guk argi dugu enpresarien interesei erantzuten diela proiektuak, eta eskualdeko biztanleria osoari onura ekonomikoa ekartzetik oso urrun, Urdaibain eta Busturialde osoan eraiki nahi duten negozio turistikoaren parte direnei soilik ekarriko diela aberastasuna, gainerako guztion pobretzearen kontura. Beraz, Urdaibairen suntsipena eta eskualdeko langileon pobretzea baino ekarriko ez dituen proiektu hau salatu eta honi aurre egiteko jarri dugu dinamika hau martxan.​​​​​​​​​

​

​

​

​

​

​

​

Miseriazko lan baldintzen orokortzea

Lanpostuen sorrera da proiektua aurrera eraman ahal izateko darabilten aitzakia nagusietako bat. Baina, zer lanpostu motataz ari dira?

 

Uda garaiari eta turismoari lotutako lanpostuez, lan kontratu tenporalak... erabateko ezegonkortasun ekonomikoa, soldata baxuak eta lan baldintza kaxkarrak ekarriko dituztenak, hain zuzen.

 

Batez ere, gazte esparruan eragingo du horrek, gazteria baita beste aukerarik gabe lan mota horietara gehien bideratzen dena. 

Urdaibai Biosferaren suntsipen etengabea

​​​​​​Makroproiektu honek “Urdaibaiko Biosfera Erreserban” ekarriko duen inpaktua nabarmena izango da. Ingurugiroaren eta animalia espezie askoren egoera berez zaurgarria da eta honek egoera asko larritu dezake. 

​

Hala ere, museoak Urdaibaiko ingurugiroa errespetatuko duela eta bisitari kopurua txikia izango dela diote. Argudio hori gezurra izateaz gain, proiektuaren inpaktu ekologikoa ezin dugu museoaren eraikuntzara mugatu. Izan ere, Guggenheim museoa gure eskualdeko eredu ekonomikoa burgesiaren interesen arabera moldatzeko bitarteko bat da: luxuzko hotelak, jatetxeak, pasealekuak, urbanizazioak eta bisitari kopuruaren hazkundea izango dira proiektu honen ondorio zuzenak. 

​​

Turistifikazio prozesu oso bat eragingo du, Urdaibai Biosferaren suntsipena etengabe bultzatuz.

Elite ekonomikoen kulturaren inposaketa

Elite ekonomikoek haien kultura eredua indartu eta inposatzen dute mota honetako museo eta arte adierazpen elitizatuekin. Izan ere, artea espekulazio objetu gisa erakusten digute eta museoak kapitalisten irabaziak handitzeko erakusleihoak dira. Horrela, Guggenheim museoak ez die inolaz ere langileriaren interes eta beharrizanei erantzuten.  Aurretik aipatu dugun modura, museoa eskualde osoa aldatuko duen prozesu baten baitan ulertu behar dugu. Horrela, turistak ordaintzeko prest dauden diru kopuruak zehaztuko du produktu/zerbitzuen prezioa, eta langile klasea kalitatezko aisialdi espazio horietatik kanpo geldituko da.

​

Gainera, natura, ondare kulturala eta memoria historikoa merkantilizatuko dira. Horrekin batera, euskararen egoerak ere okerrera egingo du.

Argi diogu ez dugula Guggenheim proiektu hau nahi eta behar, ez Urdaibain, ez Busturialdean eta ez inon. Instituzio publikoek sustatu eta gure poltsikoetatik ateratako diruarekin finantzatutako proiektu honek Urdaibairen etengabeko suntsipena eta eskualdeko langileon pobretzea besterik ez ditu ekarriko, gutxi batzuek etekin ekonomikoa atera dezaten.
​
Trantsizio ekologikoa sustatzera etorriko omen ziren Europar Funtsekin eta Aurrekontu Orokorrekin finantzatuko dute proiektu suntsitzaile hau ere. Baina elite ekonomikoek, instituzio publikoek eta alderdi politikoek ez gaituzte engainatuko haien diskurtso ekologista faltsuarekin. Argi dugu beharrezkoa dela mota honetako proiektuak behin betiko geldiarazteko antolatzea, kapitalismoaren aurkako eta lan eta bizi baldintzen aldeko borrokak aktibatzeko.
​
Dei egiten diogu honekin bat egiten duen pertsona orori dinamikari bere ekarpena egitera eta antolatutako asanbladetan parte hartzera.
​
GUGGENHEIM EZ! URDAIBAIREN SUNTSIPENAREN NEGOZIOA GELDITU!
bottom of page